diagnostikoa

 

Hernaniko Udalak herri mailako turismoan inguruko azterketa eta hausnarketa-lana burutzeko proiektua abian jarri du. 2018ko lehen hilabetetan zehar burutuko den lanketa honek turismoari dagozkion etorkizuneko erronkak eta estrategia jasoko ditu.

 

Hernanin ematen den turismoaren etorkizuna planteatzeaz haratago, hori era iraunkorrean eraikitzeko eta kudeatzeko beharrezko tresnak eskaintzean oinarrituko da.

 

Hernaniko turismo plan estrategikoa burutzeko hiru fase edo pauso gauzatuko ditugu

 

hernaniko_tursmo_estrategia_faseak

 

 

 

 

Azpimarratzekoa da izaera honetako plan estrategiko bat xede baten formulazioari erantzuten diola, politika-eredu bat eta bisio-misio bat adierazten dituena, alegia. Azken finean, aktore publiko-pribatuak inplikatuak dauden jarduerari zentzua eman, asmoak adostu eta ahaleginak bateratzea.

Hernaniko herrian burutuko den lanketa hau irizpide eta helburu zehatz batzuetan oinarritzen da, elementu hauen arteko orekak ahalbidetzen baitu edozein turismo mota edo bisitariak artatzeko estrategia garatzeko funtsezko premisa.

 

hernaniko_tursmo_estrategia_oinarrizko_premisak