sentsibilizazioa

Herritarrak turismo agente aktibo moduan ulertzen ditu Hernaniko Udalak eta hauen parte hartzea aktibatu eta bultzatzea ezinbestekoa ikusten du.

Turismoaren errealitatean barneratzeko eta zehazki turismo iraunkorrean eragiteko eta hau klabe egokietan interpretatu dezaten, herritarren parte hartzeko ekintzak proposatu nahi ditu udalak.

Ekintzak landutako diagnostikoan eta zehaztutako bisio estrategikoan oinarrituko dira eta herriko sektore ezberdinetara bideratuko dira, eta Ekintza Planean txertatuak egongo dira.