Sormenerako espazio irekia, diziplina anitzekoa eta sortzaileen arteko zein sortzaileen eta herritarren arteko elkartrukea errazten duena. Ideia horiek sortu ziren lehen saioan eta ideia horien inguruan arituko dira datozen saioetan.
Martxoaren 13an Sormen Gunea definitzeko prozesuaren lehendabiziko bilera egin zen. Hernaniko 25 sortzaile eta herritar ingururen talde lanarekin, bi gai nagusi landu ziren:
Zein gune eta baliabide erabiltzen ditugu Hernaniko sortzaileok gure sormen prozesuetan? Hernanin eta Hernanitik kanpo kokatuak dauden guneen mapa osatu zen.
Zein erabilera eman nahiko genioke Hernaniko sormen gunea izango den Ave Maria eraikinari? Zertarako erabili nahi dugu?
Bi galdera hauentzat sortutako erantzunak lehen saioaren aktan kontsulta daitezke, orri honen behekaldean bertan.
Horrez gain, saioan banatu zen material osagarria ere webgune honetan aurkituko duzu:
– Saioaren egitaraua
– Saioaren aurkezpena
Hurrengo saio irekia martxoaren 27an izango da, arratsaldeko 18:30etatik 21:00etara Biteri kultur etxean. Bigarren honetan, Azpeitiako Dinamoa Sormen Gunearen esperientzia eta Hendaiako Borderline Fabrika izango dira gure artean, esperientziak konpartitu eta Hernanirako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jasotzeko.