Harrobiaren erabilerak erabakitzeko bi tailer aurreikusita zeuden eta lehenengo lan saioa egin zen joan zen asteazkenean. Harrobiaren maketa jada prest dago, erabilera posibleak mahai gainean eta azken tailerrean (urriaren 10ean) proposamen horiek maketaren gainean kokatu eta lehentasunak ezarriko dira. Emaitza horretan oinarrituta idatziko dute teknikariek behin betiko proiektua.
Lehenengo tailerrean erabakitako emaitzak maketaren gainean jarri eta lehentasunak ezarriko dira urriaren 10ean, asteazkenean