LIZEAGA 3.0 parte hartze prozesu bat da, Hernaniko Udalak eta bizilagunen Gibelalde Lizeaga elkarteak bultzatua.
Prozesu honen helburua, auzoan garatu beharreko estrategiak eta ekintzak definitzea da, hirigintzan eta arlo sozio-ekonomikoan hobekuntza etengabea lortu ahal izateko. Estrategia horiek izango dira auzoarekin zerikusia duen etorkizuneko planifikazio osoaren gida.
Prozesuari amaiera emateko, auzoan bertan definituko den espazio batean esku-hartze fisiko zehatz bat egingo da, epe erdi-luzerako birsortze prozesuaren lehen urratsa izateko asmoarekin.
Prozesua hiru fasetan egituratzen da;
- Aurre fasea (ekaina/iraila 2016).
- Parte-hartze fasea (urria/abendua 2016).
- Ekintza fasea (urtarrila/otsaila 2016).