SBHarrobira! prozesuaren parte-hartze fasea amaitu da. Bertan, Santa Barbara harrobiko etorkizuneko parkearen erabilerak, erabileren multzokatzeak, esku-hartzeak eta diseinu irizpideak definitu dira.
Naturarekin errespetutsua, konplexua eta anitza den parke bat irudikatzen da, non esku-hartze harmoniko eta bideragarriak planteatzen diren. Planteatutakoaren esparruan, gutxieneko diseinu nahikoa duten suposizioan soluzioak defini daitezke, kalitatea ez kentzeaz batera izaera naturala indartuz eta proposaturikotik hurbil egonez.
Lau gune definitzen dira:
1. Sarrerako gunea: egun dauden eraikinen berreskuraketa planteatzen da, kultura, adierazpen artistikoa, harrobiko historiaren eta naturaren informazioarekin lotutako erabilerak proposatzen dira. Gune honetan biltzen dira zerbitzu nagusienak (komunak e.a.)
2. Jolas eta egonaldirako gune bat: erabilerak beraien artean nahasten dira eta kolektibo guztien elkarbizitza ahalbidetzen dira. Piknik eta jolas mahaiak, tirolina, txirrista moduko egurrezko jolasak e.a. eta egoteko guneak daude.
3. Kirolerako gune bat, bertan, adin guztientzako, baina bereziki nerabeei zuzendutako bizikleta parke bat (bike-park) proposatzen da. Herrian nerabeei zuzendutako azpiegitura faltaren inguruan hausnartu da eta parkeak gabezia honi kalitatezko erantzun bat eman diezaiokela uste da.
4. Naturaren gozamenerako gune bat, hamakekin eta izar behatoki batekin. Dagoen lakua parkean txertatzea eta behaketarako leku pribilegiatu bezala, harrobiko fronteko terrazako sarbidea berreskuratzeko aukera teknikoak ebaluatzea proposatzen da.
Gune guzti horiek oinezkoek eta bizikletek partekatzen duten ibilbide nagusi batek lotzen ditu eta parkeko hegoaldeko muga definitzen du.
Eraikinetako gunean, ibilgailu pribatuen sarbidea bermatzeko aparkaleku bat proposatzen da eta sarrerako gunean mugikortasun zailtasunak dituztenentzat edo piknik erabilera errazteko zamalanak ahalbidetzeko araututako aparkaleku bat.
Parkeak inolako itxiturarik ez duela izan behar kontsideratzen da. Argiztapen artifizialaren funtzionamenduak arautuko ditu egunean eta urtaroetan zehar dauden erabilera aukerak. Argiztapenak gune bakoitzaren izaeraren arabera intentsitate ezberdina izango du. Sarrerako gunetik aurrera, planteaturiko erabilera motaren arabera intentsitatea jaitsiko da.
Harrobiko frontea berreskuratzeko teknika naturalen erabilera lehenesten da, segurtasun zirrinda naturalak definituz. Dena den, ez da baztertzen puntualki bestelako teknikak erabiltzea, esaterako, terrazarako gunean sarbidea ahalbidetzeko arriskuak ekidinez.
Herritarrak inplikatuz, tokiko zuhaitzak landatzea planteatzen da. Uraren erabilera ere funtsezkotzat jotzen da eta proposatzen da aintzira txikiak eratzea galdutako ekosistema berreskuraketa ahalbidetzeko.
Era berean, energia berriztagarrien erabilera proposatzen da beharrezko instalakuntzak elikatzeko, tokiko lekuaren izaerarekiko eta ingurumenarekiko errespetuagatik.
Laster egingo da itzulketa jardunaldi bat. Bertan, prozesuaren emaitzak azaltzeaz gain, horiek gauzatzeko burutuko diren pausuak ere argituko dira.