Uztailaren 18tik irailaren 20ra bitarte
Herritarrek lehenetsitako 62 proposamenak Udalaren esku daude uztailaren 18az geroztik, udal teknikariek aztertu ditzaten.
Ondorengo gaiei dagozkien proposamenak dira:
- Mugikortasuna eta irisgarritasuna: 15 proposamen.
- Herritarren parte-hartzea: 2 proposamen.
- Hirigintza eta obrak: 11 proposamen.
- Kultura eta ondarea: 4 proposamen.
- Udal zerbitzuak: 8 proposamen.
- Tokiko Jarduera Ekonomikoa: 5 proposamen.
- Jarduera Fisikoa eta Kirola: 2 proposamen.
- Auzoetarako proposamenak: 15 proposamen.
Udal teknikarien lana izango da proposamen horien balorazio teknikoa eta ekonomikoa egitea, hau da, bideragarritasun teknikoa aztertzeaz gain, proposamenaren aurreikuspen ekonomikoa ere egingo da. Horiek aztertuta, prozesuan aurrera egiten duen ala ez erabakiko du.
Horien guztien azterketa teknikoa irailaren bukaeran egingo da publiko, teknikarien azalpenarekin batera.
Balorazio teknikoan, 25 proposamen pasa dira aurrera (22 proposamenetan elkartu dira), eta beraz, 38 geratu dira prozesutik kanpo. Ikusi balorazioak, hemen: https://erabaki.hernani.eus/balorazio-teknikoaren-emaitza-webgunerako/
Ikusi hemen Erabaki Hernani Decide 2020 prozesuan egin diren proposamenek prozesuan zehar izan duten bilakaera: Proposamen guztiak, balorazioen arabera