Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren lehendabiziko fasea proposamenak jasotzekoa izan ohi da.
Hernaniarrok, gure egunerokoan ikusi ohi ditugun beharretatik Hernani hobetzeko proposamenak egiteko aukera dugu. Proposamenak egiteko hiru aukera izango ditugu:
- Etxeetan jasotako diptikoa bete eta udal eraikin zein auzo elkarteen lokaletako postontzietan bota.
- Erabaki.hernani.eus webgunearen bitartez
- Proposamenak jasotzeko bilera irekietan parte hartuz (egutegian ikus daitezke data guztiak)
Maiatzaren 16an amaituko da proposamenak egiteko epea, eta maiatzaren 17an bertan aurkeztuko dira proposamen guztiak, arratsaldeko 19:00etan Udaletxeko Areto Nagusian.