Proposamenen jarraipena

 

Atal honetan aurreko urteetako proposamen guztien jarraipena egin ahal izango duzu.

Hernaniko Udalak 2015ean hasi zuen aurrekontu partehartzaileen prozesua. Ordutik, sei prozesu burutu ondoren, 88 proposamen erabaki ditugu hernaniarrok, hau da, 2.500.000 euro erabaki ditugu.

Jarraian, proposamen guztien inguruko informazioa eta xehetasunak kontsulta daitezke.

Proposamen kopurua urtez urte:

2021ko irailean, 88 proposamenetatik 61 eginda eta bukatuta daude; 22 martxan daude (egiten edo aztertzen), eta epe motzean bukatzea aurreikusten da. Hasi gabe daude 5 proposamen.