2020ko aurrekontuaren 500.000 euro erabakitzeko prozesua abian da

Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesua martxan da aurten ere. Seigarrenez, hernaniarrek erabakiko dute 2020ko udal aurrekontuaren 500.000 euro zertan inbertitu nahi dituzten. Horretarako, urtero bezala, proposamenak egin, horiek eztabaidatu eta erabakitzeko aukera izango dute herritarrek. Dagoeneko 2.500.000 euro erabaki dituzte herritarrek aurrekontu parte-hartzailearen bidez. 2014an aurrekontu parte-hartzaileen prozesua hasi zenetik, herritarrek osatutako Talde…