IMG_20191205_191313

1.200 herritarrek erabaki dute Erabaki Hernani Decide 2020 prozesuan

Herritarren ekarpenetatik jasotako 11 proposamen egingo ditu Udalak 2020ko udal aurrekontuko 500.000 euroko partidatik. Amaitu da Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesua. Urriaren 28tik azaroaren 24ra bitarte izan dute herritarrek proposamen gustukoenak bozkatzeko aukera, eta horri esker, seigarren urtez, udal aurrekontuko 500.000 euroko partida zertan inbertitu erabaki dute herritarrek. Aurtengoan, 1.200 herritarrek 10 proposamen…

IMG_20191028_182833

22 proposamenen artean erabaki beharko dute hernaniarrek

Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesua azkeneko fasera iritsi da. Hernaniarrek 22 proposamenen artean erabaki beharko dute zertara bideratuko dituen Udalak 2020ko udal aurrekontuen 500.000 euro. Urriaren 28tik azaroaren 24ra bitarte izango dute aukera herritarrek euren botoa emateko. Proposamen guztien nondik-norakoak ezagutzeko, bozkatze-fasean zehar Udalak aurkezpen-irekiak egingo ditu auzoz auzo. Lehenengoa astelehenean izango da,…

IMG_20190709_191329574

63 proposamen baloratuko dituzte udal teknikariek

Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren bigarren fasea, lehenesteari dagokiona, bukatu da, eta dagoeneko badakigu zein diren prozesuan aurrera egin duten proposamenak. Hain zuzen, 63 proposamen baloratuko dituzte udal teknikariek hirugarren fase honetan. Proposamenok teknikarien eskuetan daude jada, eta irailaren 20ra bitarte izango dute horiek teknikoki aztertzeko. Ikusi nola joan den Leheneste-fasea, hemen.

image00014

Haien irudimenetik sortutako sokadun parkea diseinatzen ari dira 8 eta 12 urte bitarteko ehun bat haur

Aste honetan, 8 eta 12 urte bitarteko haurrak beraiei egokitutako parkea diseinatzen ari dira. 100 haur inguru parte hartzen ari dira, arkitektura eta pedagogia uztartzen dituen Maus Haus enpresaren gidaritzapean. Udalak udan antolatu ohi dituen kirol udalekuetako eta udaleku irekiak dinamizatzen ari diren Kaxkardi Kirol Elkartearekin eta Kanika Aisialdi Taldearekin elkarlanean bideratzen ari da ekintza…

Erabaki Hernani Decide 2020 parte-hartze prozesuaren leheneste-fasea hastera doa

Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren bigarren fasea abiatuko du Udalak datorren astelehenean (uztailak 8), lehenesteari dagokiona. Batzorde Politikoak kudeaketari, eskumenei… dagozkionak kenduta, 210 proposamen aztertuko dituzte herritarrek leheneste-fasean. Aurreko bost urtetan bezalaxe, aurten ere saio irekien bidez egingo da lan hori. Horretarako, lau saio izango dira datorren astean zehar; horietan, ondorengo gaiei dagozkien…

407 proposamen jaso dira Erabaki Hernani Decide 2020 prozesuaren lehenengo fasean

Pasa den ekainaren 17an bukatutzat eman zen Erabaki Hernani Decide 2020 prozesuaren lehenengo fasea. Lehenengo fase honetako helburua izan da, hain zuzen, herritarrek 2020ko udal aurrekontuaren 500.000 euro zertan inbertituko lituzketen jakitea. Horretarako, proposamenak egiteko aukera izan dute. Helburu horren bueltan, denera, 407 proposamen egin dituzte hernaniarrek. Horietatik 123 errepikatuak izan dira, eta beraz, 284 proposamenek…

2020ko aurrekontuaren 500.000 euro erabakitzeko prozesua abian da

Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesua martxan da aurten ere. Seigarrenez, hernaniarrek erabakiko dute 2020ko udal aurrekontuaren 500.000 euro zertan inbertitu nahi dituzten. Horretarako, urtero bezala, proposamenak egin, horiek eztabaidatu eta erabakitzeko aukera izango dute herritarrek. Dagoeneko 2.500.000 euro erabaki dituzte herritarrek aurrekontu parte-hartzailearen bidez. 2014an aurrekontu parte-hartzaileen prozesua hasi zenetik, herritarrek osatutako Talde…

IMG_0835

AURKEZTU DIRA 2019KO AURREKONTUAN SARTUKO DIREN PROPOSAMENAK

Azaroaren 15ean Udaletxean egindako aurkezpenean bozketaren ondorioen berri eman zen. Herritarrez osatutako Talde Eragilea izan zen herritarrek erabakitakoa aurkeztearen arduradun.   1791 izan dira Hernani hobetzeko 10 proposamenak hautatzen parte hartu dutenak. Horietatik 1176 izan dira bozketan parte hartu duten 16 urtetik gorako herritarrak (erroldaren %6,77a), eta beste 615 Eskola Agenda 21 proiektuaren bidez 8…

prentsaurrekoa

BOZKATU HERNANI HOBETZEKO 10 PROPOSAMENAK

Urriaren 15ean bozketa fasearen aurkezpena egin genuen, aurten berriro ere 500.000€ zertan inbertitu erabakiko baitugu hernaniarrok. 30 proposamenen artean 10 hautatu beharko dira, urriaren 15aren eta azaroaren 11 arteko epea izango dugu. Bozkatzeko aukerei dagokionean, urtero bezala, bi aukera: Etxean jasoko dugun diptikoa bete eta postontzian utzi (Udaletxea, Biteri, Kiroldegia, Sandiusterri, EPA, Gaztelekua, Ereñozuko auzo…

aurrekontu parte-hartzaileak

Balorazio teknikoak amaituta, azken txanpan sartzear aurrekontu parte-hartzaileetan

2019ko aurrekontua erabakitzera bidean urrats bat gehiago eman du prozesuak:amaitu dira balorazio teknikoak. Herritarrek lehenetsitako proposamen guztiak udaletxeak hartu eta dagokien balorazio teknikoa egin dute. Proposamen guztiak banan bana baloratu dira, eta horietatik batzuek aurrera egin dute prozesuan, eta beste batzuk prozesutik kanpo geratu dira. Aurrera egin dutenak eta kanpo geratu direnak ezagutu nahi? BALORAZIO…