Urriaren 15ean bozketa fasearen aurkezpena egin genuen, aurten berriro ere 500.000€ zertan inbertitu erabakiko baitugu hernaniarrok. 30 proposamenen artean 10 hautatu beharko dira, urriaren 15aren eta azaroaren 11 arteko epea izango dugu. Bozkatzeko aukerei dagokionean, urtero bezala, bi aukera: Etxean jasoko dugun diptikoa bete eta postontzian utzi (Udaletxea, Biteri, Kiroldegia, Sandiusterri, EPA, Gaztelekua, Ereñozuko auzo…