Herritarren ekarpenetatik jasotako 11 proposamen egingo ditu Udalak 2020ko udal aurrekontuko 500.000 euroko partidatik. Amaitu da Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesua. Urriaren 28tik azaroaren 24ra bitarte izan dute herritarrek proposamen gustukoenak bozkatzeko aukera, eta horri esker, seigarren urtez, udal aurrekontuko 500.000 euroko partida zertan inbertitu erabaki dute herritarrek. Aurtengoan, 1.200 herritarrek 10 proposamen…