Berriak

Gertatzen ari dena

63 proposamen baloratuko dituzte udal teknikariek

Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren bigarren fasea, lehenesteari dagokiona, bukatu da, eta dagoeneko badakigu zein diren prozesuan aurrera egin duten proposamenak. Hain zuzen, 63 proposamen baloratuko dituzte udal teknikariek hirugarren fase honetan. Proposamenok teknikarien eskuetan daude jada, eta irailaren 20ra bitarte izango dute horiek teknikoki aztertzeko. Ikusi nola joan den Leheneste-fasea, hemen.

Haien irudimenetik sortutako sokadun parkea diseinatzen ari dira 8 eta 12 urte bitarteko ehun bat haur

Aste honetan, 8 eta 12 urte bitarteko haurrak beraiei egokitutako parkea diseinatzen ari dira. 100 haur inguru parte hartzen ari dira, arkitektura eta pedagogia uztartzen dituen Maus Haus enpresaren gidaritzapean. Udalak udan antolatu ohi dituen kirol udalekuetako eta udaleku irekiak dinamizatzen ari diren Kaxkardi Kirol Elkartearekin eta Kanika Aisialdi Taldearekin elkarlanean bideratzen ari da ekintza…