Berriak
Gertatzen ari dena
Erabaki Hernani Decide 2020 parte-hartze prozesuaren leheneste-fasea hastera doa
Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren bigarren fasea abiatuko du Udalak datorren astelehenean (uztailak 8), lehenesteari dagokiona. Batzorde Politikoak kudeaketari, eskumenei… dagozkionak kenduta, 210 proposamen aztertuko dituzte herritarrek leheneste-fasean. Aurreko bost urtetan bezalaxe, aurten ere saio irekien bidez egingo da lan hori. Horretarako, lau saio izango dira datorren astean zehar; horietan, ondorengo gaiei dagozkien…
407 proposamen jaso dira Erabaki Hernani Decide 2020 prozesuaren lehenengo fasean
Pasa den ekainaren 17an bukatutzat eman zen Erabaki Hernani Decide 2020 prozesuaren lehenengo fasea. Lehenengo fase honetako helburua izan da, hain zuzen, herritarrek 2020ko udal aurrekontuaren 500.000 euro zertan inbertituko lituzketen jakitea. Horretarako, proposamenak egiteko aukera izan dute. Helburu horren bueltan, denera, 407 proposamen egin dituzte hernaniarrek. Horietatik 123 errepikatuak izan dira, eta beraz, 284 proposamenek…