sb+harrobira_han

Harrobiaren etorkizuna erabakiko dute hernaniarrek

 

Aurrekariak

2008an Hernaniko Udalak Campezo SA eraikuntza enpresari esleitu zion Santa Barbara harrobiaren betetze-lanak egitea. Kontratu haren arabera, Campezok harrobia bete eta, zortzi urte igarota, aisialdi parke bat egiteko konpromisoa hartzen zuen.

Krisialdiaren ondorioz, baina, obra publikoa (errepideak eta eraikuntza) nabarmen murriztu zen eta harrobia ez da espero bezala bete. Egoera horrela izanik, Udalak Campezo enpresarekin adostu du betetze-lanak amaitutzat ematea.

Aisialdi gunean ere eragina izango du egoera berriak. Harrobia bete ez denez, gelditu den espazioa aurreikusita baino handiagoa da. Udalak aztertu du harrobiak zein erabilera posible dituen: azterketa teknikoek ondorioztatu dute ezin dela bertan eraikinik egin, lurzoru ezegonkorra delako.

 

 

Mugak muga, Santa Barbara harrobia berreskuratzeko aukera ugari daude eta herritarrek proposatu eta erabakiko dute zein erabilera eta azpiegitura egingo diren bertan.

Parte-hartze prozesuan herritarrek eta elkarteek parte aktiboa izatea da helburua; kolektibo guztien interesak eta ideiak ongietorriak izango dira.

Parte-hartze prozesua irailean eta urrian izango da eta, guztira, lau tailer egingo dira. Lehenengoa, egoeraren eta mugen berri izateko; bigarrena, erabilera posibleak proposatu eta bideragarriak diren hausnartzeko; eta beste bi tailerrak erabakitzeko izango dira.

Azaroan behin betiko txostena egingo da eta erabakiak gauzatzeko behar diren pausoak emango dira.

 

Bukaerako txostenaProzesu amaierako txostena deskargatu

Txostena deskargatu

kalendarioa