Berriak

Gertatzen ari dena

Harrobiko frontearen segurtasuna bermatzeko 20 metro inguruko babesgune bat egingo da

Parkea eraberritzeko proiektua idatzi aurretik, harrobiaren frontearen egonkortasunari buruzko azterketa geoteknikoa enkargatu zuen Hernaniko Udalak. Azterketaren arabera, egitura ezegonkorra da, lur-jausiak egon daitezke eta horren aurrean zenbait konponbide proposatzen ditu. Inpaktu paisajistikoa eta segurtasun irizpideak direla eta, babesgunea sortzeko aukera lehenetsi dute udal teknikariek. Santa Barbarako etorkizuneko parkearen proiektua idazteko segurtasun gune hori kontuan hartuta…

Topagune irekia eta diziplina anitzekoa

Sormenerako espazio irekia, diziplina anitzekoa eta sortzaileen arteko zein sortzaileen eta herritarren arteko elkartrukea errazten duena. Ideia horiek sortu ziren lehen saioan eta ideia horien inguruan arituko dira datozen saioetan. Martxoaren 13an Sormen Gunea definitzeko prozesuaren lehendabiziko bilera egin zen. Hernaniko 25 sortzaile eta herritar ingururen talde lanarekin, bi gai nagusi landu ziren: Zein gune…