Berriak
Gertatzen ari dena
2020ko aurrekontuaren 500.000 euro erabakitzeko prozesua abian da
Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesua martxan da aurten ere. Seigarrenez, hernaniarrek erabakiko dute 2020ko udal aurrekontuaren 500.000 euro zertan inbertitu nahi dituzten. Horretarako, urtero bezala, proposamenak egin, horiek eztabaidatu eta erabakitzeko aukera izango dute herritarrek. Dagoeneko 2.500.000 euro erabaki dituzte herritarrek aurrekontu parte-hartzailearen bidez. 2014an aurrekontu parte-hartzaileen prozesua hasi zenetik, herritarrek osatutako Talde…
Azpeitiako Dinamoa eta Hendaiako Borderline Fabrika proiektuak, mahai gainean
Hernaniko Sormen Gune berria definitzeko prozesua bere azken urratsera iritsi da. Bi saio ireki egin dira dagoeneko, eta saio bakoitzean 25 pertsona inguruk parte hartu dute, guztira 36 pertsona ezberdin izan direlarik. Lehendabiziko saioaren helbura gaur egun Hernani eta inguruneko sortzaileen erabilerak eta beharrak identifikatzea izan zen. Horrela, erabiltzen dituzten guneak eta zertarako erabiltzen dituzten…